Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘paz’

Miguel Ángel Blanco beti izango da gogoratua, bere ausardiagatik, bere konpromisoagatik, herri honi zion maitasunagatik. Egunak pasa ahala, gero eta presenteago dago bere etsenplua; entrega-etsenplu bat, kalifikatzaile batez baino adierazi ezin daitekeena: erabateko entrega. Hamahiru urte pasa dira eta gure inspirazio-iturri jarraitzen du izaten. Bitartean, beren senide eta lagunek bere memoria ohoratzen dute duintasun eta sendotasun ikaragarriz. Ez dakit nondik ateratzen duten hainbesteko indarra, baina pozten naiz hor daudelako, politikooi iparra erakusten, guri gogararazten gure lehentasuna Euskadin askatasuna defenditzea dela.

Badakit Miguel Ángel gaur harro egongo litzatekeela haiez guztiez, eta baita euskal gizarte guztiaz ere, bere oroipenean inspiratuta lortu dugunagatik.

Read Full Post »